Zure sarrerak erosi
Ekitaldiaren deskribapena
'Gabonetako xaboia' ikastaroak xaboigintza naturalaren oinarriak azalduko ditu eta xaboi solidoa egingo da bertan. Olioak eta sendabelarrak uztartuz, osagai naturalekin etxerako xaboia nola egin ikasiko da.
Gabonetan oparitarako egin ditzakegun xaboi formula anitzak egonik, hauetako batzuk azalduko dira.
Argia eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
Sarbide politika
Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.